XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez nuen historietarako gogorik.
Lehenbailehen hasi nahi nuen jokoa.
- Orduan oso-oso laburki kontatuko dizuet, guztiz beharrezkoa baita jokoa ulertzeko.
- Baziren behin errege, erregina eta alaba bat.
- Errege eta erregina guztiz maitemindurik zeuden hasieran, eta neurririk gabe maite zuten haien printzesa.
- Urteak joan ahala, erreginagandik aldentzen zihoan heinean alaba gaztearengana hurbiltzen hasi zen errege.
- Asko maitatzen zuten elkar eta, halako batean, ordura arte inork egin gabeko laztanak egiten hasi zitzaion errege bere alaba gazteari.
- Bere erresumako hondartza bateko kobazulora joan eta bata bestearen ondoan etzanda egoten ziren, goxo-goxo.
- Egun batez, aspaldi samarretik zelatan zebilen erregina hondartzara etorri eta han aurkitu zituen.
- Oso haserretu zen eta...
- Zer gertatu zen, Izeba Maripi?
- Beste batean esango dizuet.
- Orain zera suposatu behar duzue, ni naizela printzesa hori eta nire amak preso hartuta naukala kobako bazterren batean.
- Zuek ni libratzera etorritako bi soldadu zarete.